Sentsibilizazio eta komunikazio soziala
Alfabetizazio mediatiko eta digitala
Herritarren partaidetza
Nor gara?…

… berrikuntza kulturalerako elkartea, eta sektore kultural zein sozialeko
profesionalak eta boluntarioak ditugu kide. Eskubide zibilen eta politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalen alde lan egiten dugu, eta, era berean, herritarren sendotasuna nahiz partaidetza ere sustatzen ditugu sentsibilizazio eta komunikazio sozialerako partaidetzazko proiektuak egiteko orduan.

Zer egiten dugu?...

… komunikazio sozialerako partaidetzazko proiektuak, alfabetizazio
mediatiko eta digitalerako prozesuen bidez. Pertsonak eta giza taldeak prestatzen ditugu, narrazio digitalak batera sortzeko proiektuak garatu ditzaten. Horretarako, gailu eta aplikazio mobilak erabiltzen dituzte sortzeko tresna moduan; eta plataforma digitalak, komunikaziorako nahiz zabalkunderako euskarri moduan.

Zer darabilgu?…

… partaidetzazko metodologia berritzailea, zenbait balio, nortasun eta
errealitatetako pertsona desberdinen arteko topaketaren bidez sentsibilizaziorako eta eraldaketa sozialerako prozesuak bultzatzeko asmoz.

Begirada aldatzea proposatzen dugu, eta forma berrietara egokitzen gara arazoei zein gatazkei aurre egiteko, komunikatzeko, kontakizunak eratzeko eta herritarrek sortu eta partekatutako mezu alternatiboen bitartez azaltzeko orduan.

PROIEKTUAK
Zatoz gu ikustera

Mazarredo Zumarkalea, 35 -5º
48009 Bilbo

Deitu iezaguzu

Telefonoa: +34 944 396 011

Idatzi iezaguzu

moviltik@gmail.com